Gure izaeraren jatorria familian kokatzen da eta bertan ditu errotuak bere sustraiak. Gure nortasunaren sutabe nagusiak familian dira sortuak, eguneroko hartu-emanetan, esanetan, ixilunetan, eginetan, begiradetan… Bertan ezagutuko ditugu bizipen sakonak. Asko eta asko onak eta pozgarriak, baina baita latzak ere, beste batzuk. Bertan maitasuna zer den, baina baita honen gabezia zer den ere. Bertan norberenganado konfidantza eta sostengua, baina akaso mesfidantza eta aprezio eza. Hantxe ikas lezakegu arazoei aurre egiten tinto, gogor edo lasaitasunez edo baita arazoen aurrean iparra galtzen ere.

Umetan sortu berria dugun izaera horren lehenengo ukituak, gerora harremanetan definitzen, moldatzen joango zaizkigu. Egoera berrietara egokitzen, lagunartean, kalean, ikastetxean, lanean edo maiatasunean, besteak beste. Dena dela, bizitzak han edo hemen gertaera latzen aurrean jarriko gaitu eta, eraberean, gure egokitzapen ahalmenak porrot egiteko zorian ipini ere. Denok bizi izan ditugu, behin baino sarriago, esperientzia mingarriak, zitalak (inguru hurbileko norbaiten heziotza, banaketa bat edo zartada emozionalen bat, oroar), edo itxura batean ezer apartekorik gertatu barik ere, aurki gaitezke norabidea galduta edo bizitzari zentzu gehiegik topatu ezinik, bai?

Gizakiok horrelako bizipenak izan ohi ditugu, baina kontuak kontu, batzuetan egoera horien eragina hain eraman ezina egiten zaigu, non oreka psikologikoa gehiegitxo aldrebesten hasten zaigula eta ondoren baita sintomak psikologikoak kanporatzen ere. Ezinaren seinale. Nahi izan arren ezin lehengora bueltatu, jasan dugun kolpeak tokiz aldatu baigaitu.

Era askotakoak dira sintomak, baina gaur egunean izua edo ikara dira asko tratatzen ditugunak kontsultan. Esan beharra dago, ikara punttu batekin denok bizi garela, batzuetan ageriago edo bestetan izkutuako delarik. Baina ikararen esperientzia bortitza, inbasiboa ez da txantxetan hartzeko kontua, trantze horrek gure alarma guztiak gorriz jartzen baiditu.

Zeren ikara, orduan? Kasuan kasuko asterketa sakon bat egin beharra izaten da, zeren batak eta besteok ez ditugu bizi-esperientzietan ikara berdin sentitzen, ez eta ikara berdinak izaten. Honen harira, esan dezakegu preokupazioa dela beldurraen aurrekari izkutua. Baina zer dela eta preokupazio hutsetik edo preokupazioa sentipen soiletik jauzia egiten dugu izuaren bizipen gordinera? Gerora, aurreikusi ezkorrak proiektatzen ditugulako. Etorri beharrekoa txartzat jotzen dugulako eta ideia hori aldaezina egiten zaigulako nahi eta nahi ez. Paradogikoa da erabat, zeren geroa oraindik ez da, ez dago hemen, ez da gertatu; baina guk gure buruan irudikatu dugu beltzezko, ikarak berak ematen digun konbentzimenturen eskutik. Gerora, mesfidati, begira egotea da izuaren sorlekua, hain zuzen ere.

Bestalde, beldurraren ezaugarri nagusiena antsietatea dugu. Gorputzean sentitzen dugu eta modu desberdinetan adierazten digu bere presentzia, hau da: ezinegona, hanketako dardarea arnasa falta sentsasioa, tripetako mina, lo egin ezina, etabar luzea. Antsietateak gorputza hartzen du mintzaleku, gorputza ipintzen du kontu-kontari eta, noski, gorputzari belarria ipini behar izaten zaio bere ezanahia ulertze aldera.

Egoera estugarri horien harira, menpekotasuna ondorioa bihur liteke. Nerbiosismoak, ezinegonak berak eraman gaitzake bide horietatik, plazerra eta lasaitasuna ahalik eta askarren aurkitzeko beharrizanean. Gratifikazio askarraren bila, arintasunez jokatuz, sufrimentuzko gurpilean sartzen gara buru-belarri, plazerrak ez baitigu puzkada txiki bat baino gehiago irauten. Neka barik, hatzaparretan kolpetzea du gogoko menpekotasunak, eta hasieran gozagarria izan den horren azpian gera gaitezke loturik. Egoera hauetan oreka berreskuratzeko ditugun ahalmenak murriztu egiten zaizkigu eta nekez aurkitzen gara aurre egitego tankeran adiktiboa egin zaigun (portaera edo produktu) horri. Besteetan ikusi ere ez dugu egiten zuloan sartuta gaudenik.

Menpekotasunaren Definizioa

Noiz esan dezakegu zerbaiten edo norbaiten menpe gaudela? Baldintza gabe errenditzen bagara nolabaiteko sustantzia, jarrera, sentimendu edo persona baten sareetan, eta eraberean ezinezkoa egiten bazaigu borondatearen medioz joera hori bideratzea, gure hobebeharrez, nahiz eta jakin osasuna arriskatze bidean murgilduz eramaten gaituela, esan dezakegu menpekotasun arazoak ditugula. Libertatea galduz eta eginahal guztiak bertara bideratuz, aldiberean.

Menpekotasun arazoen inguruan zer aportatzen du Sofrologiak

SOFROLOGIA disziplina medikoa da. Erlajazio eta irudikatze teknikak erabiltzen ditu pazientearen oreka psikologikoa eta fisikoa berreskuratzeko. Gehitu egiten ditu izakiaren alde KOSZIENTEAREN ahalmenak. Potentziatu.

Baina zer da alde KOSZIENTEA edo KOSZIENTZIA? Izakiok hainbat gauzataz ohartzeko dugun ahalmena. Alde horretatik, gure bizitzaren norabidean nahasturik edo galduta aurkitzen garenean, gure oharpen gaitasuna ere murriztu egiten zaigu; hau da: koszientzia gutxitu egiten zaigu. Gure barneko eta inguruko estimuloen pertzepzioa urritu egiten zaigu.

Sofrologiarekin, entrenamendu mentala egingo dugu.Teknika honen laguntzarekin pentsamenduak argitu egingo zaizkigu, sentimenduak zabalago bizi eta nasaiago adierazi, gorputzeko sentsazioak berrien berri izateko moduan jarriko gaitu, kontzentrazio gaitasuna hobetu, kreatibitatea, boluntadea edo baita emozioen kudeakera aberasten lagundu ere.

Arlo anitzetan erabil daitezke sofrologiak eskuragarria ipintzen dizkigun teknikak. Hona hemen adibide batzuk:

Pedagogian: Erabat baliogarria memoria, kontzentrazioa edota kreatibitatea hobetzeko.

Kirolean: Autokontrola eta errendimendua hobetzeko edo baita helburuak finkatzeko ahalmena ere.

Psikologian: Antsietatearekin zerikusia zuzena dauzkaten gaitzekin (fobiak, panic attack, agorafobia, harremanetarako ikara, etabar)

Sofrologia eta Hipnosia: desberdintasunak

Sofrologian pazientearen koszientziarekin egiten dugu lan. Sofrologiak, koszientzian jartzen du burmuineko funtziorik garrantsitzuen kokapena. Bestalde, hipnosiak modifikatu egiten du funtzioa hau, trantze hipnotikoan jarriz pazientea; hau da: oharpen gaitasuna anulatu egiten du, trantzean pazientea ez baita ezertaz konturatzen.

Sofrologian ez dago sugestiorik; hipnosian bai. Sofrologiako ariketetan pazientea zeharo kosziente dago. Berriz, trantze hipnotikoan lotan egongo bagina daude. Entzuten dituzu terapeutaren mesuak, baina ez zara kosziente entzuten ari zarenaz.
Sofrologiak autokontrola areagotzen dizu, eta baita miaketa gaitasuna ere. Hipnosian kontrola hipnotizadoreak dauka, eta bere eskuetan geratzen da pazientearen burmuin lana.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies